Parte hartu nahi dut

Blog honetan parte hartu nahi duzu?


Oso erraza da. Hiru modutan parte har dezakezu:
  1. Zure gomendioa bidali
  2. Talde edo eskola gisa parte hartu
  3. Argitaratu diren proposamenei iruzkinak egin

1. Zure gomendioa bidali
  • Liburu bat aukeratu
  • Prestatu zer esango duzun:
    • Zure burua aurkeztu: zure izena (abizena ez), adina, herria, eskola
    • Erakutsi pantailan liburuaren azala eta kontatu zein den liburuaren gaia (ez kontatu osorik!! Soilik irakurtzera animatzeko pistak)
    • Kontatu zergatik aukeratu duzun liburu hori, gomendatzeko bi edo hiru arrazoi.
  • Bideoa edo audioa grabatu
  • Bidaliguzu epostaz grabazioaren esteka eta idatzizko azalpen laburra, adibideetan ikusten den bezala.
Laguntza behar baduzu, jarri gurekin harremanetan eposta bidez: liburukontalariak@gmail.com


2. Talde edo eskola gisa parte hartu

Proiektu honetan talde edo eskola gisa parte hartu nahi baduzu eta ondorioz, hainbat gomendio bidali nahi baduzu, proiektuko kide izan zaitezke. Hartara, proiektu honen parte bihurtuko zara eta Partaideen atalean azalduko zara.

Blogeko editore ere izan zaitezke, autonomiaz lan egiteko.

Bidaliguzu eposta bat eta zehaztuko dugu: liburukontalariak@gmail.com


3. Argitaratu diren proposamenei iruzkinak egin

Asko gustatzen zaigu jakitea zer iruditu zaizkizuen gure gomendioak. Animatu iruzkinak jartzera!

Iruzkinetan atsegina izan zaitez autoreekin, eta kontatu ea liburua irakurri duzun eta zer iruditu zaizun.




No hay comentarios:

Publicar un comentario

Eskerrik asko iruzkin bat uzteagatik. Izan zaitez adeitsua eta atsegina sarrerako autoreekin!