Blog honi buruz

Blog hau elkarlanean garatzen ari den gunea da. Helburu nagusia da Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrak irakurtzera animatzea oso gustuko duten baliabide bat erabilita: bideoa.

Proiektu hau Kuentalibros izeneko ekimen jatorrizkoaren moldaketa da. Kuentalibros gunea elkarlan proiektu kontsolidatua da. Irakurzaletasuna sustatzeaz gain, Kuentalibros ekimena komunikazio gaitasun linguistikoa sustatzeko asmotan gauzatu da, irakurmenaz gain, idazmena, mintzamena eta entzumena garatzen laguntzen baitu. Ikus Kuentalibros proiektuaren helburuak hemen: http://kuentalibros.blogspot.com.es/p/sobre-nosotros.html




Ideia hori hartuta, euskara hutsezko gune bat egitea otu zaigu, euskarazko liburuen irakurzaletasuna bultzatzeko eta, bide batez, euskarazko ahozko ekoizpenak egitera eta entzutera animatzeko.

Blog honetan EDONORK har dezake parte, haur zein heldu, ikasle zein irakasle. Bi baldintza bete behar dira soilik:

  • 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzako egokiak izan daitezkeen liburuak gomendatzea: ipuinak, narrazioak, zientzia jakintza sustatzen duten liburuak, historiarekin zerikusia dutenak...
  • Bai bideoa eta bai grabazioa laguntzeko materialak (idatzizko testua, ahozko grabazioa, marrazkiak...) erabiltzeko baimena ematea. Haurren kasuan, euren irudia erabiltzeko gurasoen baimena izan behar da.
Informazio gehiago: Parte hartu nahi dut atalean.

Hemen jarriko ditugu laster blog honetako editoreen izen-deiturak. Blog honetako editore izan nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan: liburukontalariak@gmail.com




Blogmasterra: Ainhoa Ezeiza, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola, Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika saileko irakasle- ikertzailea. Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU. http://ainhoaezeiza.net ainhoa.ezeiza@ehu.es