2013/06/20

Liburu Kontalariei agurra 2012/13 ikasturtearen amaieran

2012/13 ikasturtean zehar Altzako Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako 3. mailako haurrok Liburu Kontalariak ekimenean parte hartu duzue, Itzalai Alberdi irakaslearen laguntzaz eta lankidetzaz.

Gure esker ona erakutsi nahi dizuegu egindako aitzindaritza lanagatik bideo-mezu honen bitartez:


Uda ona pasa eta datorren ikasturtera arte! Asko irakurri udan!!!


Ainhoa Ezeiza
Liburu Kontalariak ekimeneko koordinatzailea

2013/06/18

Liburu Kontalarien gomendioa: Aia Jarquin eta Jacobo Lobo

Paul Van Loon-ek idatzitako Jacobo Lobo liburuetako baten irakurketa gomendatu nahi dizue Altza Eskolako LH3 mailan dabilen Aiak.



Espero du zuen gustukoa izatea!


2013/06/16

2013/04/30

Liburu Kontalariak kontu-kontari Altza Herri Ikastetxean

Liburu markatzailea eta EHUko intsignia
Aurreko ostiralean, 2013ko apirilaren 26an, Liburu Kontalariok ekitaldi bat antolatu genuen Donostiako Altza Herri Ikastetxean, bertako eskolako 2. mailako ikasleei eurenpartaidetzagatik eskerrak emateko.



Gelakide guztiek gure liburu markatzailea jaso zuten eta orain arte gomendioak bideoan argitaratu dituzten ikasleei EHUko intsignia ipini genien (gure artean "karramarro" izengoiti maitakorrez ezagutzen duguna).








Ekitaldian Jokine Urkiola Lehen Graduko ikasleak hartu zuen parte, bere liburu gomendioarekin: Sagu Zopa, Arnold Lobel idazlearena eta Kalandraka argitaletxeak euskaratua. Ipuina taldekideen partaidetzaren laguntzaz irakurri genuen. Hona irakurketaren hiru bideo-pasarte:









Espero dugu saioa gustuko izatea, guk bikain pasatu genuen!!! Zoragarria da ikustea nola maite duzuen Altzako lagunok irakurtzea. Eskerrik asko, Itzalai, zure gelako ateak zabaltzeagatik, asko ikasi genuen zuekin.

Laster arte!