2012/10/21

Finlandiako ipuin eroak, Joseba Ossa

Kaixo!

Blog hau hasteko modurik onena gomendio bat egitea denez, hona gure lehen Liburu Kontalariaren gomendioa:

Finlandiako ipuin eroak. Joseba Ossa. Alfaguara - Zubia argitaletxea.




Ainhoak liburu hau gomendatzen du batez ere 8 eta 10 urte bitarteko haurrentzat. Oso istorio bitxia da, inguru berean bizi ziren lagun batzuk elkartu eta herri bat sortzea erabaki zuten, baina oso burutazio harrigarriak dituzte. Erotuta daude!!

Joseba Ossak Finlandiako herri kontakizun batzuk hartu ditu istorio hau kontatzeko eta horregatik oso interesgarria da, Finlandiako paisaietan sentituko zara liburua irakurtzean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Eskerrik asko iruzkin bat uzteagatik. Izan zaitez adeitsua eta atsegina sarrerako autoreekin!