2012/10/25

Kittano, Joxantonio Ormazabal

Hau da gaur Liburu Kontalari batek eskaini digun gomendioa:

Kittano, Joxantonio Ormazabal
Kittano. Joxantonio Ormazabal. Elkar argitaletxea.


Liburu honetan Kittanoren bizipenak irakurriko dituzue, txiki denetik hazten den arte: bere gertaerak, harremanak... Erraz irakurtzen da eta oso polita da.


2012/10/21

Finlandiako ipuin eroak, Joseba Ossa

Kaixo!

Blog hau hasteko modurik onena gomendio bat egitea denez, hona gure lehen Liburu Kontalariaren gomendioa:

Finlandiako ipuin eroak. Joseba Ossa. Alfaguara - Zubia argitaletxea.




Ainhoak liburu hau gomendatzen du batez ere 8 eta 10 urte bitarteko haurrentzat. Oso istorio bitxia da, inguru berean bizi ziren lagun batzuk elkartu eta herri bat sortzea erabaki zuten, baina oso burutazio harrigarriak dituzte. Erotuta daude!!

Joseba Ossak Finlandiako herri kontakizun batzuk hartu ditu istorio hau kontatzeko eta horregatik oso interesgarria da, Finlandiako paisaietan sentituko zara liburua irakurtzean.

Ongi etorri Liburu Kontalari hori!

Kaixo!

Irakurzaletasuna sustatzeko blog jaioberri honetan, 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzako liburu gomendioak eman nahi ditugu, euskaraz.



Proiektu hau Kuentalibros proiektuaren eratorria da, ideia bertatik hartu dugu eta beraiengandik ikasten ari gara. Eskerrik asko bidea erakusteagatik, Estrella!

Kuentalibros proiektua


Kuentalibros bezala, Liburu Kontalariak proiektu irekia da, nahi duenak bidal ditzake bere audio edo bideo gomendioak, haur, gazte zein heldu. Zuen gomendioen berri izateko irrikan gaude!

Ikus "Parte hartu nahi dut" atala gehiago jakiteko


Ongi etorri!!